EH Bilduko diputatugai nagusi Xabier Olano (Iturria: Ataria)
Xabier Olanok Getariako erralitatea bertatik bertara ezagutu nahi du eta horretarako herrian izango da ostiral arratsaldean; legealdian egin diren proiektuak, egiteke daudenak eta herritarren kezka eta beharrak ezagutzeko. Iluntzean, 20:00etatik aurrera Berdura Plazan egingo den ekitaldi publikoan parte hartuko du EH Bilduko ahaldungai nagusiak, Getariako EH Bilduko alkategai Nika Lertxundirekin batera.