Mikel Karton 'Protesta Ahotsak' diskoa eskuan duela. (Iturria: E. Zabala/Irutxuloko Hitza)
Ostiral arratsaldean Getariako Udal Liburutegian zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. 18:00etatik aurrera Mikel Karton bakarlariak atera berri duen
Protesta Ahotsak diskoko abestiak eskainiko ditu. Urteak daramatza Kartonek gitarra eskuan hartuta musikaren munduan murgilduta; hainbat taldetan parte hartu izan du eta azken urtetan bakarlari moduan bidea egiten ari da.