Portugalete Kobaron arteko ibilbidea osatuko dute getariarrek igandean. (Iturria: Getariako Udala)
Getariako mendizaleek denboraldi berria abiatuko dute asteburuan. Iganderako irteera antolatu dute; Bizkaiko kostako azken etapa egingo dute Portugaletetik Kobaronera bitartekoak. Ibilbideak 20 kilometro inguru ditu eta bost ordutan egitea aurrikusi dute. Bertan parte hartu nahi dutenek bihar arte izango dute izena emateko aukera turismo bulegoan eta liburutegian.