Ordenagailuen erabilera: eguneroko bizitzako aplikazio praktikoa doako ikastaroa antolatu du Getariako Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin eta Cebanc-Cdearekin elkarlanean. Martxoaren 24an hasiko da, eta 30 orduko iraupena izango du; asteartetan eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara izango dira eskolak. Ikastaroa 25 urtetik gorako herritarrei zuzendua dago eta plaza mugatuak izango ditu. Hilaren 17ra arte izena emateko epea zabalik izango da udal bulegoan, 943-896024 telefono zenbakian edo kultura@getaria.org-n.