Nika Lertxundi berriz izango da Getariako EH Bilduren alkategaia

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 5a

Nika Lertxundi izango da Getariako EH Bilduko alkategaia datorren agintaldirako. (Egilea: Aiora Larrañaga) Getariako EH Bilduk 2015eko udal hauteskundeei begira bi gai nagusi eztabaidatu eta onartu zituen atzo egindako herri batzarrean. Alde batetik, 2015-2019 agintaldirako Getariako EH Bilduren alkategaia Nika Lertxundi izango dela onartu zuten. Bestetik, hauteskundeei begira herri programa aurkeztu zuten koordinatzaileek, eta programaren lerro nagusiak azaldu zituzten, herritarren oniritzia jasoz. Azarotik herri programa lantzen aritu da Getariako EH Bildu getariarrekin elkarlanean, «herritarren parte-hartzea oso garrantzitsua» izan dela nabarmendu dute. Arloka 19 bilera egin dituzte, hirigintza eta ogasuna, parte-hartzea, kultura-euskara-kirola, turismoa eta gizarte-ongizatea gaiak jorratuz. 47 herritarrek egin dituzte ekarpenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide