Ulpiano etxeko bilera aretoan izango da hitzordua 19:00etatik aurrera. Antolatzaileek zehaztu dutenez bertan udal hauteskundeetarako herri progamaren eta hautagaien inguruan arituko dira. Getariako EH Bildutik herri batzarrean parte hartzera animatu dituzte getariar abertzale eta ezkertiarrak.