2014ko abenduko Udala Informatzen bilera. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Hasiera batean atzorako deitu zuen udal gobernuan Udala Informatzen bilera, baina arratsaldean Alde Zaharra argirik gabe egon zenez ezin izan zuten egin bilera. Hori dela-eta astelehenera atzeratu dute; 19:00etatik aurrera 2015eko behin-behineko aurrekontua, Ulpiano etxea, Sahatsaga Goiko hitzarmena, zuhaitz mozketa eta baderen gaia jorratuko dituzte.
Getariarrei bileran parte hartzeko gonbita luzatu die udal gobernuak.