10:00etan zabaldu dute Getariako I. Triatloiko izen-ematea

Sasoian.info 2015eko otsailaren 25a

Getaitri triatloi taldeko hainbait kide. (Iturria: Getaitri Facebook) Getaitri Getariako triatloi talde berriak estreinako triatloi proba sortu du Getarian, eta maiatzaraen 1ean jokatuko da. Izena emateko epea gaur zabaldu dute, 10:00etan, eta 300 lagunentzako parte-hartze muga izango du; Euskadiko Triatloi Federazioaren bitartez egin daiteke inskripzioa. Sprint distantziakoa izango da, eta kadete mailatik aurrerakoei zuzenduta dago. Informazio gehiago hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide