Ekonomia pertsonon zerbitzura jarri behar da eta ez alderantziz ideia oinarri hartuta lan egin nahi du Getariako Eskubide Sozialen Kartak. Horretarako
Parte hartu+erabaki bilera irekia antolatu dute martxoaren 3an, asteartean, 19:00etan Euskaltxetan. Bilera irekia, parte-hartzailea eta erabakitzailea izango da eta herrian abiatu daitezkeen gai eta ekimen desberdinak hizpide izango dituzte.