Euskal musikagintzaren historia hizpide izango dute asteartean Getarian

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 20a

Eñaut Elorrieta. (Egilea: Aritz Mutiozabal) Baga, biga, higa: euskal musikagintzaren historia ikus-entzunezko hitzaldia antolatu du Artzape Euskara Elkarteak astearterako. Eñaut Elorrieta Getariako bizilaguna eta musikaria izango da hizlaria eta gaiarekin interesa duten getariarrak hitzordura gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek. Saioa asteartean 19:00etan Alondegian izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide