Getarian erabakitzeko eskubideari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute asteartean

Getariako Hitza 2015eko otsailaren 16a

'Erabakitze eskubidea etorkizuneko tresna' lelopean antolatu du hitzaldia Getariako Gure Esku Dago taldeak. Bi lagun ariko dira hizlari lanetan: Zelai Nikolas eta Mario Zubiaga. Nikolas Gure Esku Dago mugimenduaren bozeramailea da, eta Zubiaga EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko Masterraren burua. 19:00etan hasiko da hitzaldia, Alondegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide