Getariarrak musean Berdura Plazan. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Korrika 19. ekimenaren baitan III. Mus Txapelketa antolatu dute. Datorren ostiralean (hilaren 20an) 22:00etan hasiko da mus lehia Berdura Plazan. Egunean bertan 21:30ean eman beharko da izena Berdura Plazan eta bikoteko 12 euro ordaindu beharko dituzte bertan parte hartzeko. Bikote irabazleak otar eder bat eta hilaren 28an Astigarragan Gipuzkoa mailako finalean parte hartzeko txartela eskuratuko ditu.