Uxoa Larrañaga EAJko alkategaia. (Iturria: Getariako EAJ)
EAJko alkategai Uxoa Larrañaga 21:00etan Meagasko elkartean auzotarrekin bilduko da, abenduaren 23an Askizuko eta San Prudentzioko auzotarrekin egin zuen bezala. Larrañagak auzotarren ekarpenak jaso nahi ditu Getaria hobetuko eta getariarren bizi kalitatea bermatuko duen gobernu programa osatzeko. Topaketa Getaria Hobetzen ekimenaren barruan antolatu dute.