Adinekoek egun osoko jaia izan dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 10a

Flashback egitasmoaren barruan, Gipuzkoako hainbat herritako adinekoak elkartu ziren joan den larunbatean (otsailak 7) Getarian. Sahatsaga kiroldegian zuten hitzordua, goizeko hamaiketatik arratsaldeko zazpirak ingurura bitartean hainbat ekintza egin zituzten, elkarrekin ondo pasatu eta elkar ezagutzeko asmoarekin. Bazkaria ere egin zuten, eta ondoren bingoan eta karta jokoan aritu ziren. Flashback ekitaldia Loadinn irabazi asmorik gabeko enpresak antolatu zuen. Ekitaldiaren sustatzaileak hain justu enpresa horretako eta Mondragon Unibertsitateko Lidergo ekintzaile eta berrikuntza graduko ikasle diren Irene Martinez, Adriana Uribesalgo eta Uxue Barrenetxea izan dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide