Jai giroan ospatuko dituzte inauteriak asteburuan Getarian

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 9a

Neska koadrila mozorrotuta. (Egilea: Oihan Larrañaga) Getariarrak hasi dira dagoeneko mozorroak prestatzen. Larunbatean izango da Inauteri Eguna Getarian eta jaia elkarrekin ospatzeko Mozorro Bazkari Herrikoia antolatu dute. 14:15ean izango da hitzordua Berdura Plazan. Bi menu izango dira. Alde batetik, helduek urdaiazpiko eta bakailo kroketak, onddo patea, oilaskoa parrilan egina, ahabia tarta eta edateko sagardoa txotxetik, kafea eta likoreak izango dituzte 15 euroren truke. Haurren menuan, berriz, udaiazpiko eta bakailo kroketak, oilaskoa parrilan, natillak eta edateko ura eta kola freskagarria izango dituzte 8 euroren truke. Bertan parte hartu nahi dutenek txartelak salgai izango dituzte udaletxean eta liburutegian asteazkena bitartean   Hurrengoa da astebururako egitaraua. OTSAILAREN 14A, LARUNBATA -12:00etan, mozorro poteo alaia Incansables txarangarekin. - 14:15ean, mozorro bazkari herrikoia Berdura Plazan. - 17:00etan, haurren mozorro desfilea herriko plazan. Mozorro onenak sarituko dira. Bertan parte hartu nahi dutenek 16:30ean eman beharko dute izena plazan. - Ondoren, Getariako dantza taldeen ikuskizuna, Keinu bat Euskal Herriko Inauteriei: Iñudeak eta artzainak. - Jarraian, mozorrean kalejira Incansables txarangarekin. - 23:00etan, mozorro sarien banaketa tabernetan. Koadrila onena, bakarlari onena, bikote onena, mozorro originalena, umore ona eta zatarrena sariak banatuko dira. OTSAILAK 15, IGANDEA - 12:30ean, Getariako Musika Bandaren kalejira- - Ondoren, Inauterietako kontzertua Getariako Musika Bandak eskainita

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide