Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Loreak da film onenaren sarirako hautagaietako bat. Bertan eskualdeko hainbat aktorek hartu du parte, besteak beste Nagore Aranburu azpeitiarrak eta Itziar Aizpuru getariarrak. Azken honek Feroz saria eskuratu du aste honetan bertan Madrilen. Gaur etxeko sofatik jarraituko du jaialdia. Hala esan dio goizean Amarauna irratsaioko kazetariari. Urduri dagoela ere bai. Eta ez dela Goya sarietan zuzenean egongo, aste honetan bi buelta egin dituelako Espainiako hiriburura.