Getarian eski irteera antolatu dute Luz Ardidenera

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 6a

Otsailaren 16a bitartean eman daiteke izena.

Getariarrak Luz Ardidenen. (Egilea: Ane Azkue) Getariako Udalak antolatu du irteera otsailaren 21 eta 22rako. Irteeran sartzen dira materialaren alokairua, bi egunean eskiatzeko Forfaita, larunbateko afaria eta igandeko gosaria, Auberge les Cascades albergean gaua igarotzea, asegurua eta autobusa. Eski ikastaroa ez da prezioaren barruan sartzen. Irteeran parte hartu nahi dutenek otsailaren 16a bitartean eman dezakete izena udaletxean, 943-896024 telefono zenbakira hots eginda edo kultura@getaria.org helbidera idatzita. Irteeran leku mugatua dago, beraz lehenbailehen izena emateko gomendatzen dute antolatzaileek. 16 urte arteko gazteek heldu batekin joan beharko dute. Prezioa 18 urtetik gorakoek eskiatzen badute 128 euro ordaindu beharko dituzte eta snow egiten duten 134 euro. 18 urte artekoek eta ikasle txartela dutenek eskiatzen badute 122 euro ordaindu beharko dituzte eta snow egiten dutenek 129 euro. 6 urte artekoek, berriz, eskiatzen badute 77 euro ordainduko dituzte eta snowa egiten dutenez 84 euro. Eskiatzeko materiala dutenek beherapenak izango dituzte irteeraren prezioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide