Itziar Aizpururi Feroz saria eman diote 'Loreak' filmean egindako lanagatik

Nerea Uranga 2015eko urtarrilaren 27a

Itziar Aizpuru 'Loreak' filmeko fotograma batean. Itziar Aizpuru aktore getariarrari taldeko emakumezko aktore onenaren Feroz saria eman dio Espainiako zinema arloko kazetariak batzen dituen elkarteak. Jose Mari Goenagak eta Jon Garaño zuzendutako Loreak filmean egindako lanagatik jaso du saria Aizpuruk. Pasa den igandean banatu zituzten sariak Madrilen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide