Getariarrak musean Berdura Plazan.
Larunbatean 16:00etan abiatuko dute mus norgehiagoka; herri mailako kanporaketa izango da eta irabazleek Gipuzkoako kanporaketan parte hartzeko aukera izango dute. Horretaz gain, lehen sailkatuentzat sariak eta parte-hartzaile guztientzat oroigarriak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Herri mailako kanporaketan parte hartu nahi duten getariarrek Sokoa eta Harralde tabernetan eman beharko dute izena, bikoteko 20 euro ordainduta. Dena dela, txapelketa hasi baino ordu eta erdi lehenago arte Berdura Plazan bertan izena emateko aukera izango da.