Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtarrilaren 28a bitartean eman daiteke izena lehiaketan eta adin guztietako getariarrek parte hartu dezakete, baina parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu beharko du. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, edozein motatako lanak onartuko dituzte, baina 16 urte artekoen lanak eskuz eginak izan beharko dute. Lan guztiek A-3 neurrikoak izan beharko dute eta GETARIAKO INAUTERIAK 2015 titulua eta norberak nahi duen leloa jaso beharko dute.
Lanak udal bulegoa edo liburutegian aurkeztu beharko dira. Kartelak ez dira izenpetuta joango, baina kartelarekin batera egilearen izena eta datuak gutun-azal batean aurkeztu beharko dira. Kultura Batzordeak eta herriko artistek osatuko epaimahaiak aukeratuko ditu kartel onenak eta sarituek Getariako Inauteriak 2015 Jai egitaraua iragarriko dute. Horretaz gain, lehiaketara aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa egingo da udaletxearen sarreran.
Sariak
2-5 urte, LH 1. maila eta 3. maila eta LH 4. maila eta 6. maila kategorietako kartel onenenek margotzeko materiala jasoko dute. DBHko ikasleen artean kartel saridunarentzat 60 euroko eta 16 urtetik gorakoen arteko kartel onenarentzat 150 euroko saria izango da.