[caption id="attachment_121851" align="aligncenter" width="300"]

Neska bat puntua egiten[/caption]
Garai batean ohikoa izaten zen norberarentzat eta familiarentzat jertseak, bufandak edo eskularruak egitea, eta ohitura berreskuratu nahi du Cristobal Balentziaga Museoak. Horretarako Puntu + Puntu egitasmoa antolatu dute urtarrilerako, eta Alicia Martinez izango da irakaslea.
Igandean izango da lehen saioa eta Puntuaren metodoaren hastapenak landuko dituzte 10:00etatik 14:00etara. Puntua egiteko tresnak eta materiala, ezaugarri nagusiak, oinarrizko puntuak, puntuak muntatzen, puntua atzealdetik, puntu lisoa, puntuko lanak hasten eta amaitzen eta osagarri bat egiten ikasiko dute parte-hartzaileek
Urtarrilaren 25ean, berriz, maila ertaineko saioa egingo dute, Puntuaren metodoaren ñabardurak jorratuko dituzte tailer horretan. Bigarren ikastaroan, maila ertaineko puntua, zulo-puntua, txirikordak, zortziak, arroz-puntua eta ingeles puntua egiten trebatuko dira.
Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek 943-008840 telefono zenbakira edo didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidera idatzi beharko dute; bihar izango da izena emateko azken eguna.
Saio batek 35 euro balioko du, eta bi saioek 50 euro. Prezioaren barruan sartzen da materiala: artileak, orratzak eta patroiak