Euskal Selekzioa ikustera joateko autobusa antolatu dute Getariatik

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 16a

Abenduaren 28an Euskal Selekzioaren eta Kataluniakoaren arteko futbol partida jokatuko da Bilboko San Mames futbol zelaian. Gure Txeruk Getariarik bi autobus jarriko ditu bertara joateko, bata 12:00etan eta bestea 17:30ean. Iruretagoiena drogerian eta Harritarte dendan eman daiteke izena. Ostegunean amaituko da epea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide