Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/3rEWNQyicDU
Haurrak dira nagusi gaur Getarian, Haurren Egunean. Getariako alkateorde Amaia Iribarrek aginte makila eman dio arratsaldean Unax Agirrezabalaga alkate txikiari udal batzar aretoan, herritar haur, gazte nahiz helduren aurrean. Agirrezabalagarekin batera, bost zinegotzi: Klaudio Landu, Naia Gomez, June Eizagirre, Hodei Elezgarai eta June Ulazia. Garaiko arropak soinean, haurren udalbatzak batzarra egin du, eta herrian futbol zelai bat eraikitzea izan dute eztabaidagai. Ondoren, herriko beste haurren galderei erantzun diete.