Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean elkarretaratzea egingo dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 21a

Emakumeenganako indarkeriaren Aurkako Egunaren harira hainbat ekimen antolatu dituzte datorren asterako Getarian. Alde batetik, astelehenean El Cairo 678 pelikula botako dute 21:00etan Alondegian. Bestetetik, azaroaren 25ean, asteartean 18:00etan herritarrak plazan bilduko dira elkarretaratzea egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide