Zumaiako norantzako autobus geltokia egokitzen ari dira Getarian

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 21a

Getariako autobus geltokian obretan ari dira. (Egilea: Aiora Larrañaga) Lanek herritarren egunerokoan ahal den eragozpen gutxien sortu dezaten igarobide egokituak eta trafikoa bideratzeko pertsona bat jarri ditu Getariako Udalak. Izan ere, zerikusirik ez badute ere,  N-634 errepidean Getariako herrigunean egiten ari diren senamendu lanak denboran bat etorri dira autobus geltokia egokitzeko lanekin eta ahal den heinean arazoak ekidin nahi ditu udalak. Herritarrak aspalditik ari ziren Getariako Udalari Zumaiako norantzako autobus geltokia egokitzeko eskatzen. Orain arte autobusak ez zuen maniobra eginteko nahikoa leku eta espaloira gerturatu ezin zuenez, autobusetik jaitsi behar zuten herritarrek zuzenean errepidera jaitsi behar izaten zuten; hori arazoa zen mugikortasun arazoak zituzten herritarrentzat, adineko pertsonentzat eta ume kontxearekin jaitsi behar zutenentzat besteak beste. Getariako Udalak Irisgarritasun Planean jaso zuen konpondu beharreko hutsunea eta Gipuzkoako Foru Aldundira jo zuen arazoari irtenbidea nola eman aztertzeko. Lanak foru aldundiak finantzatuko ditu bere osotasunean eta udalak gidatuko ditu; hiru aste irautea aurrikusi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide