Getariako Udalak 148.000 euro eman beharko dizkio Enrique Aizpuru udal arkitekto ohiari eta Getariako EAJk salatu du "alkatearen kudeaketa txarraren" ondorioa dela. "Arkitektoak salaketa sartu aurretik alkatea ez zen saiatu inolako konponbiderik aurkitzen" zehaztu du Getariako EAJko bozeramaile Andoni Aristik.
Arkitekto ohiarekin akordioa itxi, 123.000 euro gehi BEZa ordainDU eta epaiketa bertan behera uztea eztabaidatu eta bozkatu zuten
urriaren 30eko udalbatzarrean. "Udalbatzarrean argi eta garbi adierazi genion alkateari gaia ez zegokiola udalbatzarrari, udaleko langileen arduraduna alkatea zelako". Horregatik, EAJ udal taldetik argi utzi nahi dute "ez zutela udalbatzarretik inolako azalpenik eman gabe alde egin" zehaztu du Aristik.