Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Getariako EH Bilduk 2015eko udal eta foru hauteskundeetarako herri programa osatzeko getariarren kezkak eta proposamenak ezagutu nahi ditu eta herritarren ekarpenak jasotzeko parte-hartze prozesua martxan jarriko dute. Arlo eta gai desberdinak jorratuko dituzte prozesuan eta horien inguruan hausnartzeko taldeak antolatuko dituzte: Hirigintza, ingurumena, gizarte politika, parekidetasuna, hezkuntza, kultura, euskara, kirola, turismoa, parte-hartzea eta auzoetako beharrak.
Talde eztabaidetan parte hartu nahi duten getariarrek Bilduko kideren batekin jarri behar dute harremanetan edo Getariako EH Bilduk Elkano kalean duen egoitzako postontzian oharra utzi dezakete herritarraren izen-abizenak, telefono zenbakia eta interesatzen zaion gaia zehaztuz. Bileretan parte hartu ezin dutenek beren proposamenak postontzian utzi ahal izango dituzte. Bildutik Getariako herritar ezkertiar eta abertzaleak prozesuan parte hartzera gonbidatu ditutze.