Fiare Banku Etikoak eta Getariako Udalak elkarlan hitzarmena sinatu zuten urrian, Plenoan hala erabaki ostean. Fiare Bankuaren ordezkaria Joxean Azkue getariarra izan zen eta Udalaren izenean Nika Lertxundi alkatea eta Aitor Irigoien Ogasun zinegotziak sinatu zuten hitzarmena.
Fiare Banku Etikoa 2003an sortu zen Hego Euskal Herrian herritarren partehartzearekin. Udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, sindikatuek edota unibertsitateek ere hartzen dute parte. Getariako Udalak 1,800 euroko ekarpena egin dio Banku Etikoari, "Udal Gobernuak erabat bat egiten baitu Fiareren helburu eta jarduteko moduekin. Bata zein bestearen asmoa ekonomia solidarioago bat eraikitzea delako".
