Hasi dituzte ur hoditeria berriaren lanak Getariako erdigunean

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urriaren 22a

[caption id="attachment_113598" align="aligncenter" width="300"]Ur zikinen hoditeria berria jartzeko lanak Getarian (Aiora Larrañaga/Hitza). Ur zikinen hoditeria berria jartzeko lanak Getarian (Aiora Larrañaga/Hitza).[/caption] Getariako N-634 errepidean abiatu dituzte ur zikinen hoditeria berria osatzeko lanak. Lana hiru fasetan banatuko dute, eta horietako bakoitzak sortzen duen eragozpenaren arabera neurriak hartuko ditu udalak. «Oraingoz eskailera mekanikoen aurrean ari dira lanean. Lehen eta bigarren faseek ez dute zirkulazioan aldaketarik eragingo, beraz, bizpahiru astetan ohiko martxa izango da herrigunean», azaldu du Nika Lertxundi alkateak. Hala ere, gertatu litezkeen eragozpenak saihesteko udaltzainak ibiliko dira goizez eta arratsaldez lanen inguruan. Hirugarren faseak N-634 errepidean zirkulazio aldaketak eragingo ditu, eta horregatik, udalak herritarrei beharrezko informazioa emateko asmoa du datozen asteetan. «Oraindik ezin dugu esan noiz izango diren aldaketa horiek. Dena dela, udalak herritarrei garaiz jakinaraziko die zirkulazioan eta autobus geltokian zein aldaketa egingo diren», zehaztu du Lertxundik. Ulpiano etxean ere lanak Getariako Udala «gustura» dago esku artean dituen lanekin. Izan ere, ur zikinen hoditeria berritzeko lanez gain, martxan dituzte Ulpiano eraikineko lanak ere. «Hornikuntza lanak egiten ari gara Ulpiano etxean». Osasun zentroa, haur eskola eta adineko zentroa bilduko dituzte bertan, eta udaleko arduradunek uste dute getariarren bizi kalitatean aurrerapauso bat ekarriko duela. «Lehen ere bagenituen zerbitzu horiek herrian, baina hirurak herrigunean izango ditugu laster, eta bertara iristeko igogailua eta eskailera mekanikoak erabili ahal izango dituzte getariarrek». 1getaria.hitza.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide