Kutxabanki buruzko hitzaldia emango dute bihar Getarian Permachek eta Etxebarriak

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 20a

Bihar 19:30an Kutxabanki buruzko hitzaldia izango da Getariako udalbatzar aretoan Getariako EH Bilduk antolatuta. Joseba Permachek eta Jone Etxebarriak hurrengo galderak erantzungo dituzte besteak beste: Zer esan nahi du Kutxa pribatizatzeak?Nahitaez pribatizatu behar al da? Zein da gure proposamena?  Zer lortu nahi dugu? Getariako EH Bilduk herritarrak azalpenak entzutera gonbidatu ditu, gaiaren inguruan dituzten kezkak eta zalantzak argitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide