Cristobal Balenciaga Museoan izango da kontzertua Artzape Euskara Elkarteak antolatuta. 22:00etan hasiko da saioa eta museoko taberna 21:00etatik aurrera izango da zabalik; Elorrietaz gain, kontzertuan Getariako Elkano Abesbatzak eta herriko dantzariek ere parte hartuko dute.
Antolatzaileek jakinarazi dute ekitaldiko sarrerak dagoeneko salgai direla: Getarian, turismo bulegoan eta Harritarte dendan, Zumaian turismo bulegoan, Orion kultur etxean eta Zarautzen Eguzki tabernan. Horretaz gain, herritarrek sarrerak ere erreserbatu ditzazkete 660120602 edo 645709822 telefono zenbakietara hots eginda edo artzape.euskara.elkartea@gmail.com helbidera idatzita. Sarrerak 10 eurotan izango dira salgai aldez aurretik erosiz gero eta egunean bertan 12 euro balioko dute.