Autodefentsa ikastaroa antolatu dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 13a

Emakumeentzat autodefentsa ikastaro bat antolatu dute larunbaterako, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara Sahatsaga Kiroldegian. Ikastaroa doan izango da, eta interesa dutenek bihar arte eman dezakete izena Getariako Udalean edo 943-896024 telefono zenbakira hots eginda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide