Batzar irekia antolatu du Getariako Sortuk ostegunerako

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 7a

Ostegunean 19:00etan Alhondigan herri batzarra egingo du Getariako Sortuk. Bertan hasi berri den ikasturte politikoa markatuko duten gaiak jorratuko dituzte: Fronte Zabala osatzeko proposamena eta 2015eko maiatzean izango diren udal eta foru hauteskundeak. Horrez gain 35/02,  Herriko tabernen auzia- ren ondorioz Harralde Kultur Elkartea zer egoeratan aurkitzen den ere azalduko dute bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide