Euskal Ezkontza antolatzeko bilera egingo dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 29a

1980ko abuztuaren 7an Euskal Ezkontza antzeztu zuten Getarian. (Iturria: Getariako Udala) Duela 34 urte Euskal Ezkontza antzeztu zuten Getarian, eta ekimenak arrakasta handia izan zuen herritarren artean. Getariarrek orduko oroitzapen ona dute eta udaberri aldera berriz ere Euskal Ezkontza antolatzea proposatu du udalak. Ekimenak lanketa handia eskatzen du eta garai hartan bezala, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela azaldu dute udaketik. Beraz, Euskal Ezkontzaren antolaketan parte hartu nahi duten herritarrak asteazkenean, Alondegian, 20:00etan egingo den bilerara bertaratzera gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide