I. Itsas Krosa egingo dute hilaren 20an Zarautz eta Getaria artean

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 12a

[caption id="attachment_108586" align="aligncenter" width="300"]Ezkerretik, Nika Lertxundi Getariako alkatea, Aser Lertxundi Zarauzko Kirol zinegotzia, Txumai Fernandez ZKEko atletismoko arduraduna, Esteban Collantes ZKEko presidentea eta Xabi Vaquez ZKEko kidea. Aritz Mutiozabal Ezkerretik, Nika Lertxundi Getariako alkatea, Aser Lertxundi Zarauzko Kirol zinegotzia, Txumai Fernandez ZKEko atletismoko arduraduna, Esteban Collantes ZKEko presidentea eta Xabi Vaquez ZKEko kidea. Aritz Mutiozabal[/caption] ZKE Zarauzko Kirol Elkartea jendarteratu, Getaria eta Zarautz arteko parajea aprobetxatu eta kirola sustatze aldera, I. Itsas Krosa antolatu dute hilaren 20rako, irailaren 22a Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna dela aitzaki hartuta. ZKEk, Donostiako Patin Eskola eta Zarauzko eta Getariako udalekin elkarlanean, bi herri horiek lotuko dituen lasterketak prestatu dituzte egun horretarako. 16:15ean Getariatik abiatuko dira patinzaleak, eta Zarautzera iritsiko dira. Bi aldiz egin beharko dute ibilbide hori, 15 kilometro osatu arte. 17:15ean, berriz, korrikako txanda izango da. Parte-hartzaileak Zarauzko Munoa plazatik irten eta gune berean helmugaratuko dira, Getariara joan-etorria egin ondoren. Bi proba horiek egin ahal izateko, N-634 errepidea itxiko dute bi herrien artean 16:00etatik 19:00etara. Lehenbiziko proba bukatu eta bigarrengoa hasi bitartean, halere, autobusak ibiliko dira bide horretan. Dagoeneko 60 bat lagunek eman dute izena patinez proba egiteko, eta 70 batek korrikakoa burutzeko. Interesa dutenek Herrikrossa.com webgunean eman dezakete izena, 10 euroren truke. Izena ematearekin batera, probako denbora neurtzeko txipa eta elastiko oroigarria jasoko dute.

ZKE Eguna Lasterketa baliatuz, ZKEk bere sail eta kirolari guztiak aurkeztuko ditu herritarren aurreanproba bukatutakoan. Egunean zehar, txosna jarrio dute Munoan, eta egitarau zabala antolatzekoak dira: haurrentzako Kirol Gymkhana, halterofilia eta heri kirol erakustaldia, kirol probak eta kontzertuekin, besteak beste.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide