[caption id="attachment_108074" align="aligncenter" width="300"]

Zaborra Getaria eta Zumaia arteko errepidean. (Egilea: Ainhoa Altzibar)[/caption]
Eskualdeko hainbat herritan martxan dira hondakinen gaikako bilketa sustatzeko sistemak, eta horiek denek birziklapen tasa handitzea eta ingurugiroa zaintzea dute helburu.
Dena dela, oraindik ere urrats ugari eman beharra dago bide horretan. Esaterako, Urola Kostako Hitza-ko irakurle batek bidalitako argazkiek atentzioa eman dute.
Izan ere, Getariatik Zumaiarako bidean zirkulazio seinale batean zaborra zintzilik ageri da. Herritarrak zehaztu du astebete daramatela horiek seinaletik zintzilik. Oraindik ez da jakin ekintza horrek esanahi berezirik duen.