[caption id="attachment_107531" align="aligncenter" width="300"]

Kenpo-Kai saioak eskainiko dituzte Getarian. (Egilea: Aiora Larrañaga)[/caption]
Getariako Kenpo-Kai Elkarteak defentsa pertsonaleko ikastaroak eta Kenpo Kai borroka-arte ikastaroak antolatu ditu 2014-2015 ikasturterako Sahatsaga Kiroldegian. Hainbat berrikuntza izango dira ikasturte berrian; alde batetik, haurren Kenpo-Kai irakaslea Mikel Lorenzo getariarra izango da eta astelehenetan eta asteazkenetan 18:0etatik 19:00etara emango ditu saioak. Bestetik, aurten defentsa pertsonaleko hastapen ikastaroa eskainiko da gizon-emakumeentzat, astelehen eta asteazkenetan 20:00etatik 21:00etara. Horretaz gain, Kenpo Kai ohiko ikastaroak emango ditu Vidal maisuak.
Kenpo-Kai eskaintzaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek, Sahatsa Kiroldegian bertan edo 656759704 telefono zenbakira hots eginda izango dute hori eskuratzeko aukera.