Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
16:00etatik 20:00etara autobusak egongo dira Zarauztik joan-etorriak egiteko 15 minuturo eta Zumaiatik ordu erdiro.
Bihar Elkanoren Lehorretaratzea ospatuko dute Getarian, eta herri antzerkia egingo dute Juan Sebastian Elkano itsasgizon getariarrari omenaldia egiteko. 17:00etan hasiko da ekitaldia, eta hiru zati izango ditu. Lehen zatian, Nao Victoria ontzia 1522an Sanlucar de Barramendara (Andaluzia, Espainia) iritsi zen unea antzeztuko dute. Gero, Elkanok Carlos I. enperadoreari egin zion bisita eta, amaitzeko, Elkano eta segizioa udaletxera igoko dira herritarren ongietorria jasotzeko.
Udalak gogorarazi du Zarautz eta Zumaia arteko N-634 errepidea itxita egongo dela 16:00etatik 20:00etara, baita Meagako GI-3391 bidea ere. Dena dela, EuskoTrenek autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu. Alde batetik, Zarauztik Getariara joateko autobusak 15 minuturo izango dira, eta Zumaiatik Getariara bitartean, berriz, ordu erdiro.