Lehiaketako une bat (Aiora Larrañaga/Hitza)
Gaur 11:00etarako dena prest zuten antolatzaileek eta parte-hartzaileek. Bikoteen artean zozketa egin eta dortsala eta kokalekua banatu ondoren, txilibituaren hotsarekin abiatu dute Salbatore jaiei hasiera eman dien Patata Tortilla Lehiaketa.
Denera, 37 bikotek parte hartu dute patata tortila hoberena erabakitzeko norgehiagokan eta giroa "paregabea" izan da. Ordu eta erdi izan dituzte patata tortillak egiteko, eta abilezia erakutsi dute gaztetxoek. Patatak zuritu, ebaki eta frijitu ondoren arraultza nahasi eta primerako tortillak atera zaizkie, lehia ikustera bertaratu direnek nabarmendu dute "asko eta asko etxetik lezioa ondo ikasita" joan direla lehiaketara. Batek baino gehiagok helduek bezala eman diete buelta tortillei. Azkenean Iker Aizpuruk eta Xabier Isastik irabazi dute lehiaketa.
Ikusi salbatoreetako egitaraua, osorik.