Santurtzin garaile izan da Getaria

Aritz Mutiozabal 2014ko abuztuaren 4a

[Sasoian.info] Denboraldiko bigarren bandera lortu du Getariak asteburuan, baina etxetik kanpora. KAE1 mailan bi jardunaldi jokatu zituzten —larunbatean Santurtzin eta igandean Getarian–, eta getariarrek Santurtzikoa bereganatu dute. Etxeko lehian, berriz, bigarren sailkatu dira, Lekittiarrengandik ia 5 segundora. Daramaten erregulartasunari esker, bigarren postuan jarraitzen dute sailkapen orokorrean eta Zumaiarengandik puntu batera jarri dira; Zumaiak bigarren eta hirugarren postuarekin tinko eutsi dio lidergoari.
Getarian, Emakumezkoen Gipuzkoako Ligako jardunaldia ere jokatu dute, eta San Juan izan da nagusi. Zumaiak bigarren egin du, hiru segundora, eta Orio hirugarren, 17 segundora,. Getaria-Zarautz bosgarrena izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide