Getariako I. Elkano Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean

Urola Kostako Hitza 2014ko abuztuaren 1a

Sasoian.info. Getariako I. Elkano Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean, abuztuaren 3an, herriko frontoian, eta hiru egun geroago, abuztuaren 6an, XVII. Salbatore Pilota Txapelketako finalak. Igandeko saioa 18:30ean hasiko da, eta asteazkenekoa, 17:30ean.

I. Elkano Pilota Txapelketa Benjaminak: Oliden-Orbegozo (Añorga) vs. Ezenarro-Arostegi (Getaria) Alebinak 1: Albeniz-Etxezarreta (Añorga) vs. Aristi-Olabarria (Getaria) Alebinak 2: Alonso-Olaiozla (Zestoa) vs. Urain-Beristain (Zumaia) Infantilak: Orbegozo-Oliden (Añorga) vs. Oteiza-Ma (Azkoitia)

XVII. Salbatore Pilota Txapelketa Kadeteak: Garcia-Cordon (Oberena) vs. Elorriaga-Martitegi (Munitibar) Gazteak: Jamar-Andueza (Oberena) vs Unanue-Urdanpilleta (Bidegoian) 22 azpikoak: Azketa-Arratibel (Zegama) vs. Ugalde anaiak (Oiartzun)

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide