Asteartean 18:00etan Alondegian izango da hitzaldia. Xabier Mendiaraz izango da hizlaria. Fisioterapian diplomatua eta Kiropraktikan lizentziatua da, eta hitzaldiaren ondoren tarte bat gordeko du entzuleen galderei erantzuteko.
Doakoa izango da, eta interesa duten herritar guztiek bertaratu ahalko dute. Hala ere, lekua gordetzeko aurrez deitzea gomendatu dute 943-441687 telefono zenbakira.