Euskal Herriko Mus Txapelketako Getariako kanporaketa larunbat honetan jokatuko dute

Onintza Lete Arrieta 2014ko urtarrilaren 31

16:00etan hasiko da norgehiagoka 16:00etan hasiko da kanporaketa, otsailaren 1ean, Getariako Berdura Plazan. Parte hartu nahi duten bikoteek izena Sokoa edo Harralde tabernetan eman dezakete, edo Berdura Plazan, larunbatean bertan 15:30etik 16:00etara bitartean. Izena emateko orduan 20 euro ordaindu beharko dira bikoteko. Sariak egongo dira lehen sailkatuentzat, eta Orion jokatuko den Gipuzkoako Txapelketarako txartela lortuko dute bikote batek edo bik; kanporaketa hau jokatuko duten bikote kopuruaren arabera erabakiko da hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide