Surf eta Bodyboard Txapelketa jokatuko da Getarian gaurtik igandera

Aiora LarraƱaga Solabarrieta 2013ko urr. 25a, 10:58

Eskualdeko kostaldea aproposa da surfa egiteko. Gero eta gehiago dira surfa egiten duten herritarrak eta urtez urte suf txapelketa herrikoiak indarra hartzen ari dira. Gaurtik igandera bitartean esaterako Getariako X. Surf eta Bodyboard Txapelketa herrikoia jokatuko da Getariako Gaztetape hondartzan Getariako Gaztetape Surf Elkarteak antolatuta. Antolatzaileek jakinarazi dutenez hiru azpi mailatan banatuko dute txapelketa: Surfean, txapelketa irekia, 16 urte azpiko maila eta master maila jokatuko dira. Bodyboard modalitatean txapelketa irekia eta 16 urte azpiko maila jokatuko dute. Horretaz gain, Long board txapelketa ere izango da. Txapelketan izena eman nahi dutenek gehienez bi kategoriatan parte hartu dezakete, bakoitzaren mailan eta lehia irekian hain zuzen ere. Surflarien parrillada Txapelketa itsasoaren egoeraren arabera jokatuko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Txapelketaren ondoren sari banaketa eta parrilada egingo dute eta Aitor Francesena Gallo-k Las olas contadas liburua aurkeztuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide