Mariasun Landaren liburuarekin hasiko dute ikasturtea Getarian
Hilero bilduko dira literaturzaleak, eta hilabete horretan irakurgai duten liburua izango dute hizpide. Uxue Alberdik dinamizatuko du taldea, eta hilean behin bilduko dira, hilabete horretan irakurri duten liburua hizpide izateko. Horretaz gain, bi hiletik behin idazle gonbidatuak izango dituzte hileko bileran.
Liburu zerrenda:
- Urria. Festa aldameneko gelan, Mariasun Landa.
- Azaroa. Garbiketa, Sofi Oksanen .
- Abendua. Islak, Aitor Irigoien.
- Urtarrila. Far Westeko Euskal Herria, Asun Garikano .
- Otsaila. Antzararen bidea, Jokin Muñoz .
- Martxoa. Umeek gezurra esaten dutenetik, Uxue Apaolaza.
- Apirila. Bulkada, Jon Benito .
- Maiatza. Haur besoetakoa, Jon Mirande .
- Ekaina. Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe.