Giro ederra izan ohi da nagusi salbatoreetan (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Abuztuaren 5a, astelehena.
- 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara, haur parkea frontoian eta Herritarten.
- 19:00etan, txosnen irekiera.
- Jarraian, buruhandiak kalez kale.
- 19:30etik aurrera, Jainekin txaranga kalez kale.
- 00:00etan, Ikurriña igoko dute musika bandak eta abesbatzak lagunduta.
- Jarraian, Tik Tara taldearekin dantzaldia plazan.
- 01:00etan, Honat taldearekin erromeria izango da.
Abuztuaren 6a, asteartea, Salbatore Deunaren eguna.
- 09:30ean, diana Getariako Musika Bandaren eskutik.
- 11:00etan, meza nagusia Getariako Abesbatzarekin.
- 12:00etan, alkatearen ohorezko aurreskua.
- 12:30ean, Getariako Musika Bandaren kontzertua harritarten.
- 12:30ean, Gaztetxoen Xake Txapelketa Berdura Plazan.
- 17:30ean, Salbatore Deunaren XVI. Pilota Txapelketako finalak Gure Txeruk antolatuta.
- 18:00etan, Poxpolo eta Konpainia plazan.
- 18:30ean, Emakumeen Triki-Poteoa.
- 19:00etatik aurrera, Inpernupeko Joareak kalez kale.
- 20:00etan, txosnetan ekitaldia.
- Ondoren, bertso saioa Getaiko Herrira Bilguneak antolatuta. Beñat Gaztelumendi, Rosi Lazkano, Amaia Urbieta eta Uxue Alberdi bertsolariek parte hartuko dute.
- 22:00etan, Zezen-suzkoa plazan.
- 23:00etan, Broadway Cabaret dantza ikuskizuna Zumaiako Astindu dantza taldearen eskutik.
- Jarraian, Egan taldearekin dantzaldia.
Abuztuaren 7a, asteazkena, Gure Txeru Eguna.
- 09:30etik aurrera, III. Futbito Txiki Txapelketa frontoian.
- 19:00etan, Gure Txeruren 50. urteurrena ospatzeko danborrada.
- 21:00etan, Ester Uriaren monologo saioa txosnetan.
- 19:30ean, Julio Aranburu Xapatero-ren soka salto errekor ahalegina.
- Ondoren, buruhandiak eta Gazte Alaiak txistulariak kalez kale.
- 22:00etan, zezen-suzkoa plazan eta frontoian.
- 22:00etan, Kostaleko Trena taldearen kontzertua txosnetan.
- Jarraian, DJak txosnetan: DJ Salbera, DJ Alexander Loop eta DJ Ibailo.
- 23:00etan, Gozo-gozo taldearen erromeria plazan.
Abuztuaren 9a, ostirala, Gazteen Eguna.
- Goizean goiz, Eusko Label txahala errentzen hasiko dira frontoian arratsalderako prest izateko.
- 10:00etatik 14:00etara, Baserritik.com, bertako produktuen ekoizleen azoka frontoian.
- 12:00etan, Patata Tortilla Lehiaketa, plazan.
- 14:00etan, gazteen bazkaria txosnetan.
- 18:00etan, Getaiko Gazte Asanbladak antolatuta Festetako V. Baltsa Karrera dike berriko zabalgunetik Altxerriraino.
- Ondoren, Elektrotxaranga moilatik abiatuta.
- 19:00etan, Euskal Okelaren pintxo dastaketa frontoian, Naiara eta Izaro trikitilariekin.
- 19:30ean, aizkora erakustaldi berezia Ernesto Bihurri eta Jose Felix Zubizarreta aizkolariekin.
- 23:00etan, Diskofesta plazan. Gauaren hasieran Jon Urbietak emango du saioa eta 00:30etik aurrera Oihan Vegak.
- 23:00etan, raperoak eta reagge musika txosnetan.
Abuztuaren 10a, larunbata, Koadrilen Eguna.
- 10:00etan, Koadrilen arteko XVII. Marmitako Txapelketaren hasiera.
- 11:00etatik aurrera, Getariako Trikitilariak kalez kale.
- 13:30ean, marmitako txapelketako irabazleen aukeraketa.
- 14:30ean, Harritarten koadrilen arteko herri bazkaria, marmitako jana.
- Bazkalostean, taberna ibiltaria Harritarten.
- Jarraian, aulki jokoa txosnetan.
- Ondoren, taberna ibiltaria kalez kale.
- 23:00etan, Luhartz musika taldearekin berbena plazan.
- 23:00etan, txosnetan rock kontzertua Frantzeska, Aximila eta Khous musika taldeekin.
- 00:00etan, banderaren jaitsiera Gure Txeruren eskutik.