Zeta beltzeko Napoliko grosez egindako koktel soinekoa (Argazkia: Cristobal Balenciaga Museoa)
Abuztuaren 11n eta 25ean eskainiko dute helduentzako ikastaroa; abuztuaren 10era arte eman ahalko da izena.
Getariako
Cristobal Balentziaga Museoak hainbat ekimen eta tailer antolatu du udako, haur zein helduentzat. Abuztuaren 11ean eta 25ean, esaterako,brodatu eta apaingarriei buruzko mintegi teoriko-praktikoa eskainiko du. Balentziagak «oso maiz» erabili ohi zituen elementu horiek dituzten ehunak gaueko diseinuak egiterakoan. Mintegi horretan parte-hartzaileek sortzaileak erabili ohi zituen estilo zein apaingarriak ezagutzeko aukera izango dute.
Cristobal Balentziaga, legatu denboragabea. III. bilduma-ko erakusgai dauden jantzi batzuk behatuko dituzte.
Gerora, hiru diseinuren artean bat aukeratu ahalko dute, eta hortik abiatuta, kotoizko elastiko zein poltsak apainduko dituzte. Horretarako, puntada jakin batzuk egiten irakatsiko zaie, askotariko irudiak landu ahal izateko. Halaber, lanak tindagaiekin osatu ahalko dituzte.
Izena emateko 943-008840 telefono zenbakira deitu edo
didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com helbide elektronikora idatzi daiteke. Izena emateko epea ikastaroaren bezperako egunera arte egongo da zabalik. 25 euro kostako du mintegiak; Museoaren lagunek %10eko deskontua izango dute.
Gutxieneko parte-hartzailerik ez badago, tailerra bertan behera geratuko dela jakinarazi dute. Bi egunetan izango dira eskolak, abuztuaren 11ean eta 25ean, 10:30etik 13:30era.