Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/kqipdpnZBrs
Jon Unanue zarauztarrak (17:11) eta Maider Oteixa zumaiarrak (22:43) irabazi dute aurtengo Getariako Biatloia. Guztira, 78 lagunek hartu dute irteera Malkorbe hondartzatik, eta bt izan ezik, gainerako guztiek osatu dute proba; zortzi izan dira parte-hartu duten emakumezkoak. Lehenengo getariarrak, gizonezkoetan, bi izan dira eta besotik helduta helmugaratu dira; izan ere, Josu Iribarrek eta Iñaki Uzinek batera bukatu dute lasterketa (19:15). emakumezkoetan, Ane Balentziaga izan da lehen getariarra (23:21). Beteranoetan, azkenik, Ion Ulazia zumaiarra (18:20) eta Maite Uranga oriotarra (23:04) izan dira lehenak.