Euskadiko Kenpo Txapelketa jokatuko dute larunbatean Getarian

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 9a

(Aritz Mutiozabal/Hitza) [Sasoian.info] Euskadiko eta Gipuzkoako karate Federazioko Kenpo Sailak antolatuta, datorren larunbatean  Euskadiko eta Gipuzkoako Kenpo Txapelketak jokatuko dituzte Getarian. Lehiak Sahatsaga kiroldegian izango dira, 16:00etan, eta sarrera doan izango dela jakinarazi duten antolatzaileek. Goizean, 10:00etatik 12:30era, Euskadiko Kenpo Eskola Ofizialaren ikastaroa emango dute dohainik kiroldegian bertan; besteak beste, defentsa pertsonala, tradiziozko armak, teoria eta historia, arnasketa teknika, eta borrokak landuko dituzte saioan. Eguerdirako herri bazkaria antolatu dute; helduen menua 15 eurotan eta umeen bazkaria 10 eurotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide