Iribarrena kaleko 12 familiek ezingo dute etxera itzuli astebetean

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 6a

Iribarrena kaleko bizilagunak etxetik kanpo Getariako Iribarrena kaleko 12 familiek ezingo dute etxera itzuli astebetean, denbora hori beharko baitute adituek azterketa geologiko sakona egiteko. Orain, seietatik zazpiak bitartean, "bizitzeko behar dituzten gaiak" etxetik hartzeko aukera eman diete, eta bihar ere izango dute horretarako tarte bat. Hala jakinarazi du Getariako alkate Nikanor Lertxundik. Astea etxetik kanpora igarotzeko baliabiderik ez dutenentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiak badu laguntza funts bat, eta hori baliatuko dute, alkateak argitu duenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide